«Basatiaren edertasuna» erakutsi du Parkea Bizirik elkarteak
Parkea Bizirik kukulunbera elkarteak 2024an habia kutxen ikuskapenetan sailkaturiko irudien bilduma osatu du. 1990. urtean hasi ziren Donostiako zein inguruko udalerrietako landa eremuetan habia kutxak jartzen, eta horietan jaiotzen diren hegaztien inguruko informazio biltzen dute. Baita eskaini ere.
149 ikuskapen egin zituzten iaz, eta 71 dira kanpora atera diren baso hegaztiak, hildakoak kenduta. 1990 eta 2024 urteen arteko zenbaketa osoaren berri ere eman dute: 7.995 ikuskapen egin dituzte eta 2.649 baso hegazti atera dira. Orotara, 33 habia kutxa ditu elkarteak, lau udalerritan banatuta. Donostian ez ezik, baita Astigarragan, Errenterian eta Irunen ere.