San Sebastian eguneko balkoien zozketarako zenbakiak esleitu dituzte
Izena emateko epea itxita, esleitu dituzte dagoeneko San Sebastian eguneko bandera igoera, jaitsiera eta haur danborrada udaletxeko eta udaletxe zaharreko balkoietatik ikusteko zozketarako zenbakiak. Helduen danborradako bi ekitaldi nagusiak ikusteko zozketako zenbakiak hemen kontsultatu daitezke, eta haur danborrada ikusteko zozketarako zenbakiak hemen.
Guztira, 424 herritarrek eman dute izena haur danborrada udaletxeko balkoietatik ikusteko eta 2.075ek bandera igoera edo jaitsiera Plaza Berriko udaletxe zaharreko balkoietatik ikusteko. Zozketa hurrengo asteazkenean egingo dute (hilak 8), 18:00etan, udal batzar aretoan.
Hogei plaza zozkatuko dituzte Plaza Berriko eraikineko lehen solairutik bandera igoera ikusteko, eta beste hogei plaza jaitsierarako. Pertsona bakoitza laguntzaile batekin joan daiteke; beraz, guztira, 80 herritarrek ikus dezakete ekitaldi bakoitza balkoietatik. Bestalde, haur danborradari dagokionez, 36 donostiarrek —hemezortzi saridun egongo dira, bakoitza bi plazarekin— haurren danborrada ikusi ahal izango dute urtarrilaren 20an udaletxeko balkoietatik.
Bi zozketetan, zenbaki bat ausaz aterako dute, eta hori zein horren hurrengoak izango dira saridunak: haur danborradaren zozketan, ateratzen duten zenbakia eta hurrengo hamazazpiak; helduen bi ekitaldietarako zozketan, aldiz, ateratzen duten zenbakia eta hurrengo hemeretziak joango dira bandera igoerara, eta horien hurrengo hogeiak jaitsierara.