Loiola auzoa arrandegirik gabe gelditu da
Loiolako Ernio kalean zegoen arrandegia, itxita.Donosshopping Bi arrandegi zeuden orain arte Loiola auzoan, baina Donosshopping atariak jakinarazi duenez, biak itxi dituzte azken hamar egunotan, erretiroagatik. Horrela, arrandegirik gabe gelditu da auzoa. Bietako bat Ernio kalean zegoen eta bestea Eliza kalean, Super Loiolaren barruan, baina sarrera independentearekin.



