Europako ibilbidea zaildu zaio Ibaeta Basketi
Sardinian galdu egin dute Dinamo Sassariren aurka, final-zortzirenetako joanekoan (60-50).
                    Ibastea Basket eta Dinamo Sassari taldeen arteko joanekoa, Sardinian.Ibaeta Basket                Ligako bolada txarra eten ezinda dabil Ibaeta Basket, eta gabeziak Europako Kopan ere azaleratu dira. Atzora arte galdu gabe ziren Europan, baina Sardinian iritsi zen lehendabiziko porrota.
Final-zortzirenetako joanekoa jokatu zuten Dinamo Sassariren kontra, eta azken laurden kaskarraren ondorioz, hamar puntuko desabantaila izango dute itzulerako neurketarako (60-50).
Delicia Whasington eskolta estatubatuarraren agurra iragarri berritan, Azu Muguruzaren taldea ezinean dabil. Maila eta joko ona erakutsi dute denboraldiko hainbat partidetan, baina bertsio hura berreskuratzetik urrun dabiltza.
								
								
							
					
		        	

