San Sebastian eguna balkoitik ikusteko zozketa egin du udalak
Donostiako Udalak egin du San Sebastian egunean udalaren eraikinetako balkoietatik bandera igoera eta jaitsiera ikusteko zozketa.
Urtarrilaren 19ko bandera igoerarako 2.033 zenbakitik 2.052 zenbakira arte izan dira hautatuak, eta urtarrilaren 20ko bandera jaitsierarako 2.053tik 2.072ra. Haurren danborrada ikusteko, aldiz, 287 zenbakitik 304ra izan dira hautatuak. Denetara 2.500 lagunek eman zuten izena.