Hilaren 26ra arte luzatu dute Luis Martin-Santosen omenezko erakusketa
Igandean ziren kentzekoak San Telmo museoko Luis Martín-Santos. Askatasun garaia erakusketa, baina bi astez luzatzea erabaki dute, hilaren 26ra arte. Museoak azaldu duenez, “bisitariek erakusketari harrera beroa egin diotela eta” hartu dute erabakia: “Izan ere, zabaldu zenetik, 6.700 bisitari inguru izan ditu.
2024an, Luis Martin-Santos Riberaren (1924-1964) jaiotzaren mendeurrenaren bueltan antolatu zuten erakusketa San Telmo museoak, Espainiako Liburutegi Nazionalak eta Accion Cultural Españolak (AC/E), Julia Guillamonek komisariatua.