Martin Zubimendik «Arsenalen jokatuko du» datorren denboraldian
Pasa den udan, Martin Zubimendi jokalari donostiarrak etxean geratzea erabaki zuen. Ordea, datorren udan Reala utziko duela dio Ingalaterrako Daily Mail egunkariak: “Martin Zubimendik Arsenalen jokatuko du datorren denboraldian”. Londresko taldeak 60 milioi euroko etete klausula ordainduko duela aurrera dute.
Hedabideak gaineratu duenez, Uliako erdilaria neguko merkatuan fitxatzen ahalegindu dira. Aldiz, Realak Arsenali eskatu omen dio Uliakoak denboraldia Donostian bukatzea. Hau da, bi kluben arteko akordioa egintzat jotzen du. Gogoratu behar da Zubmendik 2027. urte bukaerara arte duela kontratua Realarekin.
Zubimendiren etorkizuna Ingalaterrako Premier League txapelketarekin lotu izan dute azken urteotan. Liverpool erdilaria erakartzen saiatu zen udako merkatuan, baina ez zuen lortu. Uliakoak Donostian geratzea hobetsi zuen. Dena dela, aterik ez du sekula itxi.
Mikel Artetaren nahia
Arsenalek lotura bat baino gehiago ditu Realarekin eta Donostiarekin. Mikel Arteta donostiarra eta txuri-urdin ohia da entrenatzailea, eta Daily Mail-en arabera, hilabeteak daramatza Zubimendi “konbentzitu” nahian. Bestalde, Realean aritutako bi jokalari daude egun Arsenalen: Mikel Merino —udan talde txuri-urdina utzi zuena— eta Martin Odegaard.