Argazki Bat Behelainoan bueltan da 'Geldi gu eta dena huts' lan berriarekin
Donostiako Argazki Bat Behelainoan taldeak otsailaren 5ean argitaratuko du Geldi gu eta dena huts lan labur berria. Arkaitz Artola (Egia, 1982) musikariaren bakarkako proiektua da.
Lanak bost abesti izango ditu, eta Segurtasun eza diskoarekin egin moduan, Bonberenea Ekintzak zigiluaren babespean kaleratuko du.
Karlos Osinagaren gidaritzapean grabatu du lana Tolosako Bonberenea estudioan. Aurrerapen moduan, Berandu da abestiaren bideoklipa sareratu du, eta plataforma digitaletan ere entzungai dago.