Hamar puntuko desabantaila irauli beharko dute
Ibaeta Basketek Dinamo Sassari hartuko du Gaska kiroldegian, Europako Kopako final-zortzirenetako itzulerako partidan (20:00). Ligan irabazi izana, lagungarria izango da Donostiako saskibaloi taldearentzat. Nolanahi ere, hamar puntuko desabantaila irauli beharko dute. Joanekoan 60-50 irabazi zuten Sardiniakoek.
Neurketa parekatua izan zen arren, azken laurdenean erabakigarria izan daitekeen errenta lortu zuen Dinamo Sassarik. Batez ere, hiru jokalari dituzte begiz jota defentsako lana indartu eta eraginkorragoa izan dadin: Gonzales, Carangelo eta Taylor. Ibaeta Basketek, berriz, dituen lanabesak baliatu beharko ditu kanporaketa gainditzeko. Adut Bulgak jokalariaren fitxaketa da horietako bat.