Larratxo pasealekuko igogailua martxan da berriz ere
Amaitu da jada urtarrilaren 7an Larratxo pasealekuko igogailuaren pasabideetako oholtza berritzeko Txirrita Bertsolariarekin hasitako obra. Aurreikusitakoa baino egun batzuk lehenago amaitu da, eta igogailua martxan dago.
Oholtza osoa kendu du, arrastelak eta material osagarria barne. Altzairu galbanizatuzko metalezko indargarriak jarri dira eta WPC tarima teknologiko grisa jarri da inguruko 61 m²-ko azaleran. Carlos Garcia Hiri Mantenimenduko zinegotziak bisitatu du gaur goizean. Lanen kostua 21.500 €-koa izan da.