Poteo elegantearekin murgildu dira Antiguako jaietan
Atzo (hilak 17) hasi ziren Antiguako jaiak, ohiko legez, poteo elegante arrakastatsuarekin. Txupinazoa bota ostean, auzoko kuadrilla ugari, zein baino zein eleganteagoa, auzoko kaleetatik kalejiran ibili ziren, tabernaz taberna, jai giro ederrean.
Batek baino gehiagok ondo luzatuko zuen gaua, baina indarrak azkar berreskuratzea komeni, jardueraz beteriko asteburua baitute aurretik Antiguan, eta San Sebastian eguna ere hor bertan baitago.
Jarraian, Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariaren irudi bilduma ikus dezakezue: