San Sebastian eguna 2025

San Sebastian eguna
altza

San Sebastian eguna, minutu batean

IRUTXULOKO HITZAn San Sebastian egunaren jarraipen zabala egin dugu: ekitaldi ofizialak, bandera igoera eta jaitsiera, haur danborrada eta auzoz auzoko danborradak. Egunaren laburpena egin dugu, minutu pasatxoko bideo batean.

San Sebastian eguna
EnekoGoia

«Egun seinalatua eta oso maitatua izaten jarraitzen du donostiarren egutegian»

Biharamunean, San Sebastian egunaren balorazio "positiboa" egin du Eneko Goia alkateak.

San Sebastian eguna
jaitsiera

Bandera jaitsita, amaitu da Donostiako festa handia

Urte osoan zehar itxaron ostean, bukatu da dagoeneko 2025eko San Sebastian eguna. 24 ordu bizi eta sutsu izan dira; askori laburra egingo eguna eta beste batzuei luzea, baina alde batekoentzat zein bestekoentzat bukatu da. Gutxiago gelditzen da 2026ko sansebastianetarako.

San Sebastian eguna
morlans
San Sebastian eguna
HarriBerrIOleta
Gehiago

Zenbat dakizu San Sebastian egunari buruz?

Hemen duzu IRUTXULOKO HITZAk antolatu duen joko berria. Aurten ere, San Sebastian egunari buruzko galderak prestatu ditugu, donostiarrontzat hain berezia den egun honi buruz zenbat dakizun neurtzeko, eta bide batez, gauza berriak ikasteko.

10 galderetatik 6 baino gehiago asmatzen badituzu, zuzenean zozketa batean sartuko zara, eta sari hauek irabazi ditzakezu:

  • Bidean Bizikletak tailerrean zure bizikleta prest jarri – IÑIGO OLARTE CARDENAL
  • Gross Brewey garagardoen 16 aleko kaxa – XABIER SOTO GARCIA
  • Yoga Shalan doako klase bat – JONE MARTIN FERNANDEZ DE LECETA
  • Fisio Iratxe zentroan masaje bat – AINHOA AMUNARRIZ IRAOLA

IRUTXULOKO HITZATIK IRABAZLEEKIN HARREMANETAN JARRIKO GARA