Egiako eta Loiolako Erriberako danborradak, iruditan
Jai giro ederrean ospatu dute San Sebastian eguna hiriko auzo guztietan, baita Egian eta Loiolako Erriberan ere.
Egian, Donosti Gain elkarteko danborrada izan da goiza alaitzearen arduraduna, arratsaldean auzoko gainontzeko danborradei lekukoa pasatu baino lehen. Loiolako Erriberan, bestalde, ohiko legez, Erriberatarrak danborrada jendetsuak zeharkatu du auzoa arratsaldean, Sarriegiren erritmora.
Jarraian, bi danborrada horien irudi bilduma ikus dezakezue: