Kopako euskal derbia Anoetan jokatuko da, otsailaren 6an
Realak Osasuna hartuko du etxean, final-laurdenetako kanporaketan. Txuri-urdinek aldeko estatistikei kasu egin beharko diete.
Espainiako Kopan bederatzi aldiz aritu dira elkarren aurka Reala eta Osasuna. Horietatik, txuri-urdinek zortzitan kanporatu dituzte gorritxoak, eta nafarrek soilik behin gainditu dituzte donostiarrak. Orain arteko azkena iazko final-zortzirenetan izan zen, eta Realak 0-2 irabazi zion Osasunari, Sadarren.
Otsailaren 6an neurtuko dituzte indarrak hamargarrenez, 19:30etik aurrera. Estatistikak txuri-urdinen aldekoak izan arren, Kopako euskal derbia parekatua izango da. Batez ere, gorritxoek Anoetan jokaturiko azken bi partidak irabazi dituztelako. Gainera, Athletic iazko txapelduna kanporatu zuten final-zortzirenetan, San Mamesen (2-3). Realak, berriz, Rayo Vallecano gainditu zuen Anoetan (3-1).
Bi taldeen arteko aurrekariak, Kopan:
- 1943-1944. Final-hamaseirenak: Osasuna 1 – Reala 3 / Reala 2 – Osasuna 1.
- 1948-1949. Final-hamaseirenak: Reala 1 – Osasuna 0.
- 1957-1958. Final-zortzirenak: Osasuna 0 – Reala 0 / Reala 1 – Osasuna 0.
- 1964-1965. Final-zortzirenak: Osasuna 2 – Reala 1 / Reala 4 – Osasuna 0.
- 1970-1971. Final-hamaseirenak: Reala 1 – Osasuna 0 / Osasuna 0 – Reala 0.
- 1981-1982. 3. kanporaketa: Osasuna 1 – Reala 1 / Reala 3 – Osasuna 1.
- 1996-1997. 3. kanporaketa: Osasuna 1 – Reala 0 / Reala 1 – Osasuna 1.
- 2019-2020. Final-zortzirenak: Reala 3 – Osasuna 1.
- 2023-2024. Final-zortzirenak: Osasuna 0 – Reala 2.