San Sebastian egunaren ertzak: auzoetako bandera igoerak
Parte Zaharreko Plaza Berria jendez lepo egoten da urtero San Sebastian egunaren hasiera, gaueko hamabietako kanpaiekin batera San Sebastian martxa abestu eta dantzatzeko. Ordea, Gaztelubide ez da gauerdian ateratzen den danborrada bakarra eta, noski, Plaza Berrikoa ez da Donostiako bandera igoera bakarra.
Hain zuzen ere, ez dira gutxi auzoetan gauerdian ateratzen diren danborradak eta, askok, euren bandera igoera propioa egiten dute. Besteak beste, Martuteneko Danborradak parkean egiten du bere bandera igoera, desfilatzen hasi aurretik; Intxaurrondoko Irurak danborradak izen bereko tabernaren plazan egiten du; Altzako Koxkorra danborradak Txapinene kaleko plazan igotzen du bandera eta Antiguako Sansustene elkartearen danborradak Aizkorri kalean hasten du festa.
Hain zuzen ere, lau auzo horietako bandera igoerak behean ikus dezakezuen bideoan bildu ditugu.