Mirakruzeko bidegorriaren aldeko 1.200 sinadura bildu ditu Kalapiek
Kalapie elkarteak duela hilabete baino gutxiago abiatu zuen Mirakruz kaleko bidegorriaren aldeko kanpaina. Ordutik hona 1.200 sinadura bildu dituzte, eta lorturikoaren harro agertu dira.
“Bidegorri honen beharra nabarmena da, hiriko mugikortasunaren egoera hobetzeko oso lagungarria izango bailitzateke. Gainera, gure proposamenak herritarren artean izan duen harrera onak erakusten du donostiarrek azpiegitura hau lehenbailehen errealitate izatea nahi dutela”, adierazi du elkarteak.
Hori dela eta, Kalapiek udalari eskatu dio lehentasuna ematea Mirakruzeko bidegorriari. Bestalde, elkarteak eskerrak eman dizkie kausa hau babestu duten pertsona guztiei.
Eskaerak zabalik jarraituko du, “Mirakruzeko bidegorria errealitate bihurtu arte sinatu ez duten pertsona guztiek sinatu ahal izan dezaten”. Helbide honetan sinatu daiteke.