Astebururako kultur eta aisialdi eskaintza Donostian
Astebururako plan bila bazabiltza, kultur eta aisialdi eskaintza zabala daukazu Donostian: musika, antzerkia, zinema eta abar. Gure agendan hainbat ekitaldi aurkituko dituzu, eta, jarraian, egun bakoitzeko proposamen zehatz bat egingo dizugu.
Ostiralean (hilak 24), Tabakalerara joatea proposatzen dizugu, Vincere filma ikustera. Marco Bellocchiok 2009an zuzenduriko filma da, Benito Mussolini Italiak diktadore faxistaren eta Ida Dalserren arteko bikote harremanari eta euren ibilbide politikoaren ingurukoa. Zinema eta Zientzia zikloaren barruan proiektatuko dute, 19:00etan, eta sarrerak Tabakaleraren webgunean daude salgai.
Larunbatean (hilak 25), Mogambo aretoko kontzertuak dira gure proposamena: Zurbeltz, Aximila eta Pandemoldium metal eta rock taldeek joko dute, 21:00etan. Sarrerak aretoan bertan egongo dira salgai, 7 euroan.
Igandean (hilak 26), IRUTXULOKO HITZAk eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak antolaturiko zuhaitz landaketan parte hartzea da proposatzen dizueguna. Añorgako Errekatxulo eremuan izango da, eta topalekua hau izango da: 10:30ean, Belartza industrialdeko Jorge Fernandez altzari dendaren atzealdeko aparkalekuan. Izena emateko, izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia bidali behar dira irutxulo@hitza.eus helbidera. Iaz, Auditz Akular eremuan antolatu zuten zuhaitz landaketa IRUTXULOKO HITZAk eta Haritzaldek.
Bonus track: astean zehar plan bat egiteko proposamen bat ere egingo dizuegu: Dabadaba aretoan joko du ostegunean The Moon City Masters rock taldeak; sarrerak hemen daude salgai.