Erromako 80 ultra faxistek hainbat realzaleri eraso egin diete, horietako bederatzi zaurituz
Hiru realzale arma zuriz zauritu dituzte eta bat egoera larrian dago.
“Erroman, gauean, Lazio-Real Sociedad egunaren bezperan, espainiarraren ehiza hasten da. Ke-ponpak, petardoak, makilak, aiztoak. Arma gisa erabilitako pub aulkiak. Lazioko 80 ultra baino gehiagoko talde bat, kaputxadunak eta denak beltzez jantzita, via Leoninako Finnegan pubean sartu zen, Monti auzoan, Koliseotik bi pausora”. Honela hasten da La Repubblica hedabide italiarrak jasotako albistea.
Hedabideak zehaztu duenez, Lazioko 80 jarraitzailek, Realeko hainbat zaleri eraso egin zieten, eta horietako bat askoren artean jipoitu zuten, “buruan ostiko eginez”. Irudietan ikus daitekeenez, lurrean dagoen pertsona bat makil handi batekin kolpatzen dute behin eta berriro. Hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, istiluetan egon diren realzaleak RS Firm talde ultrako kideak dira.
Azken datuen arabera, bederatzi dira istiluetan zaurituak izan diren Realeko zaleak, horietako hiru arma zuriz zaurituak. Hiru horietako bati alta eman diote dagoeneko; beste batek ospitalean jarraitzen du, printzipioz, larritasun handirik gabe eta beste larri dago.
22.01.2025, Streetfight SS Lazio🇮🇹 vs Real Sociedad🇪🇸, Real Sociedad run away, click here for more: https://t.co/d5Ml3ex0FN pic.twitter.com/LulbIulega
— Hooligans.cz Official (@hooliganscz1999) January 22, 2025
La Repubblica-k berak nabarmentzen du Lazioko jarraitzaileek “inoiz ez dutela ezkutatu beren sinpatia neofaxista”. Hedabideak jasotzen duenez, hainbat ultra identifikatu dituzte dagoeneko, eta segurtasun indarrek bideozaintza kameren irudiak erosi dituztela dio, segadaren ahalik eta egile gehien identifikatzeko.