Donostiako Orfeoiak Amerikako abesti gogoratuenak abestuko ditu Kursaalean
Donostiako Orfeoiak kontzertu bat eskainiko du hilaren 30ean, 20:00etan, Kursaalean. America Canta izeneko programarekin, abesbatzak garai guztietako amerikar melodia ezagun eta gogoratuenetako batzuk interpretatuko ditu, baita boleroak eta tangoak ere. Jose Antonio Sainz Alfarok zuzenduko du kontzertua, eta Santa Cecilia Orkestra Klasikoa instrumentazioaren arduraduna izango da. Dantzariak David Gobillar eta Elena Alzuri izango dira.
Programak honako abesti hauek izango ditu: Mariachi Medley (Los Lobos, Q. Mendoza y Cortes); Alma Llanera (P.E. Gutierrez); Juramento (M. Matamoros); Bridge Over Troubled Water (Simon & Garfunkel); Satchmo Medley (L. Armstrong); Moon River (H. Mancini); The Lion Sleeps Tonight (S. Linda); My Way (F. Sinatra); Por una cabeza “Tango” (C. Gardel); America, America (N. Bravo); Besame mucho (C. Velázquez); Danzon Num. 2 (A. Márquez); El dia que me quieras (C. Gardel); Adelita (R. Noble); Caballo Viejo (S. Díaz); Txoria Txori; Baga, Biga, Higa.
Hau izango da Orfeoiak aurten Donostian emango duen lehen kontzertua, eta sarrerak Kursaaleko web orrian eta leihatiletan eros daitezke: www.kursaal.eus.