Kontxako pasealekuko barometroa konpontzen ari dira
Kontxako Erlojuetako barometroa konpontzen ari dira, erabat hautsita zegoelako. Carlos Garcia Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, otsailaren erdialdera arte ez dute berriro bere lekuan jarriko. “Ondo konpondu behar da berriro bere lekuan jarri aurretik, eta horrek lana dakar”, ohartarazi du zinegotziak. Jarduera horrek 3.000 euroko kostua izango du, BEZa barne.
Erlojuari dagokionez, minutuak markatzen dituen orratza hondatuta zeukan, eta hori ere aldatu egin beharko da. Oraingoz, geldirik egoten da, ordu egokia markatu gabe, egunean bitan izan ezik –zehazki, 08:20an–. Asmoa ahalik eta lasterren martxan jartzea da, eta ostiral honetan gerta liteke hori.