Antiguako jaietako larunbat goiza, iruditan: joaldunak, kalejira, herri bazkaria eta jai giro ederra
Euriarekin ere, Antiguako kuadrilla ugari jai giroan ibili ziren auzoan larunbat goizean.Asier Gonzalez de San Pedro Larunbateko herri bazkaria izaten da Antiguako jaietan jende gehien biltzen duen jardueretako bat, eta aurten ere hala izan da.
Hain zuzen ere, jai giro ederrean pasatu zuten larunbat goiza antiguatarrek: buruhandi eta erraldoiekin lehenengo, joaldunekin ondoren, Iraunkorrak txarangaren erritmora egindako kalejirarekin jarraian eta hamarnaka kuadrilla elkartu zituen herri bazkariarekin goiza ixteko.
Batek baino gehiagok ederki luzatuko zituen arratsaldea eta gaua, baina astelehen zail honi buelta emateko, hemen dituzue Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak egindako argazkiak:


