Sara Alonsok Ingalaterran irabazi du urteko bere lehen mendi lasterketa
Etxeko San Silvestre proba irabazita bukatu zuen 2024a Sara Alonso donostiarrak, eta etxetik kanpo lortu du 2025eko lehen garaipena. Gainera, parte hartu duen mendiko lehen lasterketan. Alonso izan zen azkarrena Cornwall-en (Ingalaterran) jokaturiko Arc of Attrition by UTMB proban.
Alonsok 03:04:55 denbora ezarri zuen helmugan, 42 kilometroko ibilbideari eta 550 metro baino gehiagoko desnibelari aurre egin ondoren. Aurten, urrats bat egin nahi du aurrera mendi lasterketen denboraldian, eta ezin hobeto abiatu du by UTMB zirkuitua.