Zer plan astebururako?
Astebururako plan bila al zabiltza? Gure agendan kontsultatu dezakezu egunotarako Donostian aurreikusita dauden zenbait kultur eta aisialdi ekitaldi, baina, gainera, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu jarraian.
Ostiralean (hilak 31), High Life filma ikustera joatea gomendatzen dizuegu, Tabakalerara. Claire Denisen 2018ko lana Zinema eta Zientzia zikloaren barruan proiektatuko dute, 19:00etan; sarrerak Tabakaleraren webgunean daude salgai, 4 euroan.
Larunbatean (otsailak 1), kaldereroez difrutatu ahalko duzue Amara Berrin, baina, horrez gain, Donostiatruk azokatik buelta bat ematea proposatzen dizuegu. Tabakaleran egingo dute oraingoan, 10:00etatik 14:00etara, eta askotariko bigarren eskuko produktuak eskuratu ahalko dituzue.
Igandean (otsailak 2), Grosen inude eta artzainez disfrutatzeko aukera izango duzue, baina hori gutxi balitz, Black Duckek eta Elena Setienek euren bira itxiko dute gauean Dabadaban (20:30). Sarrerak aretoaren webgunean daude salgai.
Bonus track: hurrengo astean, ostegunean (otsailak 6), IRUTXULOKO HITZAk eta Bagera Euskaltzaleen Elkarteak elkarlanean sorturiko Bizi irauten jendaurreko elkarrizketa zikloko hirugarren elkarrizketaz disfrutatzeko aukera izango duzue Egiako Bukowski aretoan: Jone Amezaga eta Oihana Vesga dantzariak sormen prozesuaz arituko dira, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da.