Intza Egigurenek 2028ra arte berritu du Realarekin
Intza Egiguren harrobiko jokalari gazteak kontratua berritu du Realarekin, 2028ra arte. Horrela, lehenengo taldeko dinamikan guztiz murgilduko da aurrerantzean, 27 dortsalarekin, nahiz eta irekita duen oraindik bigarren taldearekin jokatzeko aukera. “Realak bere aldeko apustua egin nahi du etorkizuneko proiektu gisa”, nabarmendu du klubak.
Erdilaria da 19 urteko jokalari anoetarra, eta Tolosa taldean hezi zen futbolari gisa, ondoren Realera saltoa emateko. Aurten egin du debuta lehenengo taldearekin, Bartzelonaren aurkako neurketan.