Kaldereroek Amara Berriko kaleak alaitu dituzte asteburuan
Mende laurdena ospatzen ari den Amarakaldek konpartsak auzoa kantuz eta mailu hotsez bete du larunbat arratsaldean
Amarakaldek Amarako Kaldereroen Konpartsako kideek festa giroa zabaldu zuten auzoan larunbat arratsaldean. Armeria plazatik abiatu ziren 17:30ean taldea osatzen duten 200 bat lagunak eta hiru orduz kalez kale ibili ziren kantu ezagunak abestuz eta mailuei eraginez. Aurten mende laurdeneko ibilbidea ospatzen dutenez, auzoa utzi, eta asteburu honetan Parte Zaharretik ere aterako dira Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalarekin batera.
1999ko San Sebastian egunaren ospakizunaren ondoren eratu zuten Amarakaldek Amara Berrin irteten ziren zazpi danborradek. Sorreran konpartsa 130 lagunek osatzen zuten, egun, 160 helduk eta 40 haurrek; eta orduko bi kidek besterik ez dute jarraitzen: hartzaren papera duen Jesus Ausejok eta Iñigo Olasagastik. Horiek omendu zituzten larunbatean, hasierako urteetan parte hartu zuten beste hamaika kiderekin batera.