Gehiegizkoa izan da
Realeko neskek merezi gabeko astindua jaso dute etxean, Real Madrilen aurka (1-4).

Garaipenaren pozetik porrotaren tristurara marra fin bat dago. Realeko neskek horixe bera pairatu zuten atzo Zubietan. Madril mendean hartu eta sailkapeneko hirugarren postura igo ondoren, gehiegizko zaplaztekoa jaso zuten atzo Real Madrilen kontra (1-4). Jokatzeke zegoen partidari aurre egin zioten bi taldeek, eta txuri-urdinek espero baino gol gehiago jaso zituzten.
Lehen zati kaskarrak kondenatu zuen taldea, eta bigarrenean hobera egin arren, ez ziren gai izan neurketa orekatzeko. Lucia Pardok egin zuen txuri-urdinen gol bakarra.
Galduta ere, Realak sailkapeneko hirugarren tokian jarraitzen du, Bartzelonaren eta Real Madrilen atzetik.