Realaren hurrengo bi partidetan ezingo da aparkatu Illunbeko lurpeko aparkalekuan
Realak Anoetan jokatuko dituen hurrengo bi partidetan (hilak 6 eta hilak 9), ezingo da aparkatu Illunbeko lur azpiko aparkalekuan. Izan ere, luizi bat gertatu zen astelehenean han inguruan, eta udalak aipaturiko neurria hartzea erabaki du “segurtasun arrazoiengatik”.
Udalak gogorarazi du Miramon pasealekuan aparkatu ahal izango dela, gainontzeko partidetan gertatzen den moduan, eta estadiora joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatu die herritarrei.