Eta zuloa irteera zen
![](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2025/02/merina-gris.jpg)
Anariren Luizia kantan bada esaldi hau: “Beti zuloaren beldur / Eta zuloa irteera zen”. Hari horretatik tiraka egin du Merina Grisek bere bigarren lan luze eta osatua: Zuloa.
Honela irekitzen dute: “Preso nengoen ala ezkutatuta? Hobia ez da gotorleku. Zuloan egon egon. Zuloaren preso izan. Eta zulotik atera. Zuloa zulatzen denean zuloa da irteera. Azaleratu. Urgaineratu. Dolua garratza da, bata katartikoa ere. Beldurrak bizia salbatu ahal dizu., baina bizitza hondatzen dizu. Ez da beste irtenbiderik. Zerua orain. Noiz bestela?”
Dolu baten prozesua kontatu du hirukote donostiarrak. Sei zulo motaren bitartez osatu dute kontzeptua: Hobia, Arrakala, Lukana, Butroia, Gotorlekua eta Hutsa. Zulo bakoitza, doluaren batian pasa beharreko une baten gisa irudikatu dute. Ez da bide zuzen bat, dolu prozesuak nola, kaotikoa eta katarkikoa da. Baina helburua sendatzea da. Hala onartu dute Julen eta Paskal taldekideek prentsaren aurrean egindako agerraldian.
Taldekideek azaldu dutenez, aurreko lanean izandako “handinahi puntu” hori gainditu dute, eta lan honetan euren kabuz egin zezaketenera mugatu dira. Horrek “benetakotasuna” eman diolarik lanari. Julenek “gehiegizko esposizioa” izan ote duen zalantza agertu du, auzo lotsa apur bat sentitzen duela onartuz. Edonola ere, inozi egin duten lan osatuena dela uste dute, taldearen norabidean jauzi bat emanez.
Hamar kantek osatzen dute Zuloa eta kanta berritzaileak diren arren, Zerua Orain lanaren ildo bera jarraitzen duela esan daiteke. Alegia, haiek asmatu duten pop zakarra estiloan sakonduz, eta buelta berri bat emanez.
Ohikoa duten eran, Merina Grisekoek iruditeria zaindu batekin aurkeztu dira oraingoan ere. Diskoa osorik igo dute Youtubera, eta zulo bakoitzaren azalpena jasotzen duen pieza audiobisual landuarekin. Hona hemen, ikusi eta goza.