Villa Saliako eguneko arreta zerbitzua udan jarriko dute abian

Donostiako Udalak Egiako Villa Salia eraikinean eguneko arreta zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu du. 1.001.279 euroko aurrekontua izango du urte bakoitzeko, eta bi urteko iraupena izango du kontratuak, urtebeteko bi luzapenekin. Egoitza udan irekitzea aurreikusten du udalak, eta ordurako arreta zerbitzua martxan egongo dela adierazi du Eneko Goia alkateak.
Bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako egoitza izango da, eta zerbitzua hiru eremutan garatuko dute: eguneko zentroa, kaleko hezkuntza eta gune komunitarioan egiten den lana.
Zehazki, baliabide hauek eskainiko dituzte eraikinean: informazioa ematea, bitartekaritza, gizarte eta hezkuntza arloko esku hartzea eta esku hartze psikosoziala, kontsigna baten kudeaketa, mantenua, arropa garbitzea, norberaren garbitasuna, entretenimendua eta informazioa eskuratzeko aukera ematea, komunitate inguruneko jardueren sustapena eta ikerketa.