Malagako zinema jaialdiak eta Zinemaldiak bat egin dute Jose Luis Borauren 'Furtivos' filmaren 50. urteurrena ospatzeko
Caiman Cuadernos de Cine aldizkariarekin batera argitaratutako liburu batek filma –Malagako zinema-jaialdiaren 28. edizioan Urrezko Filma izateaz gain Donostia Zinemaldiko Klasikoak saila inauguratuko duena– aztertzen du.

1975eko irailaren 8an Madrilgo Amaya zinema aretoan Furtivos estreinatu zen, gaur egun Jose Luis Borauren maisulantzat hartzen den filma. Orain, 50 urte geroago, Malagako zinema jaialdiak, Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak bat egin dute filmari bere urteurrenean omenaldia egiteko. Malagako 28. zinema jaialdiko Urrezko Filma izango da Furtivos, Donostia Zinemaldiaren hurrengo edizioko Klasikoak saila inauguratzeaz gainera
Agintari frankistek hainbeste baldintzatu zuten Furtivos-en erakusketa, ezen Cannesko eta Berlingo zinema-jaialdiek ez baitzuten onartu. Harrera hobea izan zuen Donostian, eta hura izan zen pelikularen kritika eta publiko arrakastaren abiapuntu, non film onenaren Urrezko Maskorra eta gaztelerazko film luze onenaren Kantauriko Perla Saria jaso zituen.
Furtivos Jose Luis Borauk zuzendu eta idatzi zuen Manuel Gutierrez Aragonekin lankidetzan, eta Ovidi Montllor, Lola Gaos eta Alicia Sanchez ditu protagonista. Angel isileko ehiztariaren istorioa kontatzen du. Basoan bizi da Angel bere ama Martinarekin, izaera tiraniko eta oldarkorreko emakumea berau. Hirira egindako bidaia bakanetako batean, Milagros ezagutuko du, erreformatorio batetik ihes egin duen emakume gazte bat, gaizkile ezagun baten maitalea. Angelek babesten eta etxera eramango du Milagros. Martinak ezinikusia dio Milagrosi, baina Angel erakarri egiten du gazteak, eta horrek, pertsonaien arteko harremanen itxura klaustrofobikoarekin batera, drama bat sortuko du.