Reala Real Madrilen kontra ariko da Kopako finalerdietan
Joanekoa otsailaren 26an jokatuko dute Anoetan, 21:30ean. Itzulerakoa, berriz, apirilaren 1ean, ordu berean.
Realaren eta Real Madrilen arteko ligako partida.Reala Espainiako Kopako finalerdietako zozketa egin dute gaur eguerdian, eta Realak Real Madrilen kontra jokatuko du. Joanekoa Anoetan jokatuko da otsailaren 26an, 21:30ean. Itzulerakoa, berriz, apirilaren 1ean, ordu berean. Beste finalerdian, Bartzelonak eta Atletico Madrilek neurtuko dituzte indarrak.
Txuri-urdinek gol bakarra jaso dute kopan, eta bide beretik jarraitu nahi dute finalera iristeko. Iazko azarotik, talde hauek kanporatu dituzte finalerdietaraino: Jove Español (0-5), Conquense (0-1), Ponferradina (0-2), Rayo (3-1) eta Osasuna (2-0).
Gogoratu behar da ligako partidan madrildarrek irabazi zutela Anoetan (0-2). Hortaz, Realak bere mailarik onena eman beharko du Real Madril kanporatzeko. Finala apirilaren 26an jokatuko da Sevillako La Cartuja estadioan.


