Epaitegiak atzera bota du Cementos Rezolako enpresa batzordeak lortutako hitzarmenaren kontra ELAk egindako errekurtsoa

Joan den irailean, langile batzordeak eta Cementos Rezola Heidelberg Materialsen artean akordioa lortu zuten, eta bertan behera utzi zuten hiru hilabeteko greba. LABek osatzen du enpresa batzordeko gehiengoa, baina ELA ez zetorren hartutako erabakiarekin bat eta errekurtsoa jarri zuen. Epaile batek atzera bota du orain errekurtsoa. ELAren arabera, “nahitaezko kaleratzeak” ekiditeko helburuarekin jarri zuen errekurtsoa, eta horregatik ez zuen bat egin hitzarmenarekin.
ELAk azaldu duenez lantegiaren funtzionamendu egokirako aurreikusi baino 24 pertsona gehiago behar zirela frogatu zuen. Gainera, aurre-erretiroa hartzeko adina 53 urtera jaistea proposatu zuen; horrela, aukera horretan izena eman zuten 15 langileei beste 16 gehitu zitzaizkien, planteatutako 56 kaleratzeetatik 55 kaleratze “ez-traumatikoetara iristeko”.
Zenbaki horiei gehitu zien, proposamen honekin boluntarioen kopurura iritsiko ez balitz, Cementos Rezolan ERTE bat aplika zitekeela, soldata osagarriarekin, plantilla mantentzeko, enpresaren arabera 10 edo 12 pertsonak lan egingo zuten I+G unitatea osatu arte.
Edonola ere, epaitegiak atzera bota du errekurtsoa, eta enpresa batzordeak onartutako akordioa berretsi egin da.