Realak hirugarrenean gainditu nahi du Real Madril
Espainiako Kopako final-laurdenetako neurketa erabakigarria jokatuko dute gaur txuri-urdinek, Madrilen (21:00).
Realaren eta Real Madrilen arteko ligako partida.Reala Superkopan eta ligan ez zuten lortu, baina Espainiako Kopan balentria egin nahi dute. Realak eta Real Madrilek denboraldiko hirugarren partida jokatuko dute elkarren kontra, Alfredo di Stefano zelaian (21:00).
Aurreneko bietan madrildarrak nagusitu ziren, baina bi partidak oso desberdinak izan ziren. Espainiako Superkopan txuri-urdinek gertu izan zuten finala (3-2). Aldiz, amore eman zuten duela gutxi Zubietan jokaturiko ligako partidan (1-4).
Reala hirugarrenean saiatuko da ezustekoa ematen. Etxean jokaturiko azken bi partidak galdu ondoren, ezin esan bolada onean daudenik, baina txuri-urdinek erakutsi dute kopan talde lehiakorra direla. Gainera, Zubietan moldatu ez badira, akaso etxetik kanpo berreskura dezakete bertsiorik onena. Finalerdietarako sailkatzea da saria.


