Altxa burua!

Tira, ni saiatzen naiz nire indar guztiekin Donostiaren eta donostiarren irudia pixka bat garbitzen, eta hiriaren bestelako narratiba bat eskaintzen, zeinetan herriak jaiak sortu dituen boterearen kontra eta udaberriaren alde, eta hori guztia.
Baina gero iristen da edozein jai, eta ikusten dituzu umeak desfilatzen, bururik gabeko oilaskoak nola, eta haien inguruan doan festa bakarra da mugikorretara lotuta dagoen gurasoen festa. Inork ez du dantzatzen, inork ez du txalorik jotzen, inor ez kaskarin jarrerarekin. Guraso saldo bat, haien mugikorren bitartez unea betikotzen, umeak zer egin ez dakien bitartean.
Gauza txarren erru guztia gazteei botatzen dien edozein diskurtso gorroto dut. Gazteei esaten diegun moduan, esan diezaiegun helduei ere: Altxa burua!