Beñat San Jose donostiarrak hartu du Eibarren ardura

Nazioartean entrenatzaile gisa hamaika esperientzia izan ondoren, Beñat San Jose donostiarrak Eibar futbol taldea gidatuko du. Bigarren mailan daude armaginak eta denboraldi zaila izaten ari dira. Hain zuzen ere, Joseba Etxeberria kargutik kendu, eta San Jose fitxatu dute 2026ko ekainaren 30era arte. Iban Fagoaga eta Gaston Lloveras izango dira bigarren entrenatzailea eta prestatzaile fisikoa.
Realaren harrobian hazi eta trebatu zen San Jose entrenatzaile moduan. Klubean lau urte egin ondoren (2008-2012), Saudi Arabiako ligara joan zen, Al-Ittihad arrakastatsuen 21 urtez azpiko taldea gidatzera (2012-2014), eta Al-Ettifaqen entrenatzailea ere izan zen (2014-2015). Ordutik aurrera, askotariko esperientziak pilatu ditu beste hainbat herrialdetan: Txileko Deportes Antofagasta (2015-2016), Boliviako Bolivar (2016-2017 eta 2022-2023), Txileko Universidad Católica (2018), Arabiar Emirerri Batuakeko Al-Nasr (2019), Belgikako K.A.S. Eupen (2019-2021), Mexikoko Mazatlán (2021-2022) eta Mexikoko Atlas (2023-2024).