Donostia Arraun Lagunak izan da onena Oriaren 31. Traineru Jaitsieran
Donostiarrako mutilek bigarren bukatu dute gizonezkoen kategorian, Orioren atzetik. Neskak, berriz, zazpigarren postuan sailkatu dira.
Donostia Arraun Lagunak-eko arraunlariak, Oriako jaitsieran lorturiko garaipena ospatzen.Onintza Lete Arrieta / Guka Orian abiatu zuen iazko denboraldi historikoa Donostia Arraun Lagunak-ek, eta aurtengo sasoia bide beretik abiatu du. Izan ere, traineru azkarrena izan zen pasa den ostiralean jokaturiko Oriako 31. Traineru Jaitsieran (13:45,49).

Donostia Arraun Lagunak-eko arraunlariak, Oriako jaitsieran lorturiko garaipena ospatzen.Onintza Lete Arrieta / Guka
Lugañenea ontziak ia zortzi segundo atera zizkion Orio bigarren sailkatuari eta 24 segundo Tolosaldea hirugarrenari. Donostiarrako neskak, berriz, zazpigarren izan ziren (14:20,84), irabazlearengandik 35 segundora. Donostia Arraun Lagunak-en bigarren taldeak ere parte hartu zuen, eta azken tokian geratu ziren.
Gizonezkoetan, etxeko taldeak, Oriok, lortu zuen jaitsierako bandera (19:46,97). Donostiarrako mutilak izan ziren bigarren —iaz bezala—, hamalau segundora (20:00,88). Aldiz, Hondarribia izan zen hirugarren, 24 segundora. Iazko irabazleak, Urdaibaik, ez zuen parte hartu.
Azkenik, beteranoetan Fortunak ordezkatu zuen Donostia, eta hirugarren denborarik onena lortu zuten jaitsieran (14:11,69). Kategoria honetan ere, Oriok irabazi zuen, Badok 13 izenpean (13:42,32).




