Baserritarrak Arrandegi eraikin barruan kokatzea «irtenbide hobea» dela uste du Eneko Goiak

Donostia Sustapenak pasa den astean jakinarazi zuen Bretxako baserritarren behin betiko postuak Arrandegi eraikinean jartzeko asmoa. Horrela, postu horiek Arkuak eraikinaren atzean jartzeko lanak eten zituzten. Leku aldaketaren inguruan galdetuta, Eneko Goia alkateak adierazi du “irtenbidea hobea” dela.
Bretxako merkatuaren emakida Sustapenak hartu zuenetik, aldaketa batzuk aurreikusi dituzte, eta baserritarrena da horietako bat. “Arrandegi eraikinean jarriko den merkatuan postu batzuk libre daude, eta horiek nahikoak izan daitezke baserritarrentzat”, azaldu du Goiak. “Baldintza hobeak izango dituzte, eta plaza libreago geratuko da. San Martin merkatuan baserritarrak barruan daude, eta Bretxan gauza bera egitea litzateke ideia”, gaineratu du.