ON taldea agertokietara itzuliko da, etenaldi luze baten ondoren

Donostiako ON taldea bueltan da, hirukotea berrituta. Itsaso Gutierrez Retolaza (Jauko Barik, Keike, Xarma) musikariak banda berrosatu du Maialen Urretabizkaia baxu jotzailearekin eta Maialen Arana bateria jotzailearekin.
Bi disko eta hainbat kontzertu eman ondoren, 2019an etenaldi bat egin zuen taldeak, “amatasunagatik eta bizitzako hainbat gorabehera beharturik”. Dena dela, bueltan direla iragarri du Gutierrezek: “gogotsu eta indartsu gatoz”.
Hain zuzen ere, hiru emanaldi iragarri dituzte. Martxoaren 28an izango da lehendabizikoa, Egiako Dabadaba aretoan. Bestalde, martxoaren 29an, Mogambo aretoko Taupa Fest jaialdian parte hartuko dute, eta, apirilaren 18an, Bilboko Azkena aretoan.
2014ko Zein bigarren diskoko Aurrera begira abestiaren bideoa ikus dezakezue jarraian.
Aldiz, 2012ko ON estreinako lanekoa da Agian kantaren bideoklipa.