Golaren garrantzia
Realak eta Midtjyllandek Europa ligako final-hamaseirenetako itzulerakoa jokatuko dute gaur, Anoetan (21:00).

Joanekoan lorturiko abantaila baliatu beharko du Realak Europa ligan jarraitzeko. Txuri-urdinek Midtjylland etxeko taldea menderatu zuten Danimarkan (1-2), eta gol bateko errenta eskuratu zuten. Gol hori garrantzitsua izan daiteke gaur 21:00etatik aurrera, Anoeta futbol zelaian.
Realak urteak dira ez duela Europako kanporaketa bat gainditzen, eta aukera hoberik ez du izango. Horretarako, txuri-urdinek danimarkarren ezustekoa zapuztu beharko dute. Konfiantzarekin etorri dira Donostiara, kanporaketa iraultzeko asmoarekin. Ordea, Realak etxeko lanak ondo betetzen baditu, batez ere, golak eginez, ez luke arazorik izan beharko Europa ligako final-zortzirenetara sailkatzeko.
Imanol Alguacialek 22 jokalari sartu zituen deialdian, eta iluntzean argituko da hasierako hamaikakoa. Ikusteko dago Marrero atezainaren aldeko apustua mantentzen duen, Remiroren kaltetan. Bata ere, zigortuta dauden Arambururen eta Zubimendiren lekua zeintzuk hartuko duten. Atzeko lerroan, Aihen, Zubeldia, Aguerd eta Aritz jar ditzake, baldin eta erdiko atzelarien postuan Jon Martinek aukerarik izan ez badu. Erdiko lerroan, Olasagasti, Sucic eta Marin aritu daitezke, eta, aurrean, Oskarsson, Barrenetxea eta Kubo. Iragarpenak iragarpen, entrenatzaileak du azken erabakia.
Europako bidea ez bukatzeko, irabaztea da Realaren aukerarik onena, golak zenbatzen has ez daitezen.