Izarok eta Baiucak kanta bat argitaratu dute elkarrekin: 'Xorieri mintzo zen'

Donostian bizi den Izaro de Andres artista mallabitarrak, kantu berria argitaratu du Galiziako musikari garrantzitsuenetakoa den Baiucarekin. Mixel Labeguerie kantariaren Xorieri mintzo zen kanta ezagunaren bertsio elektronikoa egin dute, Arriguriren bideokliparekin.
Baiuca ezaguna da folklore galiziarra eta elektronika nahasteagatik, eta iberiar penintsulako folktronika estiloaren eredu ezagunenetako bat da. Kantua ere sobera ezaguna da, Erramun Martikorenaren bertsioan. Zetak taldeak ere erabili zituen hainbat esaldi, Itzulera kantu arrakastatsuan. Kanta hartan bezala, Izarok eta Baiucak olerkiaren alderdi ilunena alde batera utzi dute, eta naturarekin harreman berezia duen gizonaren istorioa kontatzen du.
Jakina denez, Izarok maiatzaren 31n Barakaldoko BEC aretoan kontzertua eskainiko du, eta bertan izango da Baiuca. Orain badakigu ze kanta egingo duten elkarrekin.