Realak Manchester United gainditu beharko du Europa ligan aurrera egiteko

Europa ligako final-zortzirenetako zozketa egin dute gaur eguerdian Nyonen (Frantzia), eta Realari arerio ezagun bat egokitu zaio: Manchester United. Txuri-urdinek jakin bazekiten Ingalaterrakoa izango zela hurrengo aurkaria. Tottenham zen beste aukera.
2022-2023ko Europa ligako ligaxkan elkarren aurka aritu ziren azkenekoz. Old Trafforden Realak irabazi zuen Braisek penaltiz egindako gol bati esker (0-1). Anoetan, berriz, ingelesek irabazi zuten (0-1).
Beraz, Manchester United gainditu beharko dute Europa ligan aurrera egin eta final-laurdenetara sailkatzeko. Joanekoa Anoetan jokatuko da martxoaren 6an (18:45), eta itzulerakoa Old Trafforden martxoaren 13an (21:00).