Luxuzko hotel bilakatuko dute Ilunki elkartea ostiralean

Inauteriak ospatuko dira asteburu honetan Donostian, eta udalak antolatutako jarduerez gain, askotariko egitarauak prestatu dituzte hainbat auzotan, jaiez disfrutatzeko. Horrela, Amara Berriko Ilunki elkarteak bere egitarau propioa prestatu du, desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin plataformaren eta Berritsu euskara elkartearen laguntzarekin.
Hain zuzen ere, elkartea “luxuzko hotel” bilakatuko du plataformak ostiralean (hilak 28), baita izena aldatu ere: New Amara Ilunki Boutique Hotel izango da ostiralean, bost izarrekoa, gainera. Jendea mozorrotuta joatera animatu dute, arratsalde osoan zehar jai giroa egongo baita bertan. 19:30ean, bertso-poteoarekin hasiko dira, Nerea Elustondo eta Aiert Ordoñez bertsolarien eskutik.