Donostialdea Bizikletan klubak maila onean hasi du kadete mailako denboraldia
Liam Martinez Kudjak txirrindularia onenekin aritu zen Beasaingo Usurbe lasterketan; seigarren postuan bukatu zuen.

Gipuzkoako errepideko txirrindularitza denboraldia abian da, eta larunbatean jokatu zen kadete mailako lehendabiziko lasterketa: Beasaingo 43. Usurbe proba. Donostialdea Bizikletan klubeko txirrindulariak maila onean aritu ziren. Liam Martinez Kudjak seigarren postuan sailkatu zen, Dario Gimeno irabazlearengandik 36 segundora.
Klubeko beste hamar txirrindularik ere bukatu zuten 39,7 kilometroko lasterketa: Oihan Betelu (35. postuan), Santiago Roa (42.), Danel Conde (88.postuan), Oier Perez Ruiz de Cortazar (90.), Aimar Moreno (95.), Anje Larburu (103.), Aimar Zapiain (116.) Haritz Barbier (135.), Ekain Ortiz de Urbina (150.) eta Ekhi Garmendia (160.). Sailkapena osorik ikus daiteke helbide honetan.
Gazteak, Eibarren
Eibarko gazte mailako Udaberri Saria jokatu zen atzo, eta Donostialdea Bizikletaneko bost ziklistek bukatu zuten proba. Unax Otegi izan zen onena, 23. postuan sailkatuta, Lier Maguregi irabazlearengandik bost segundora. Menduko sailkapenean, berriz, bigarren geratu zen Otegi.
Aimar Capdequi (29. postuan), Beñat Igarategi (35.), Martin Leblanc (38.) eta Unai Iturrate (65.) ere maila onean aritu ziren.