Alex Lebarbier gazteak 2027ra arte berritu du Realarekin
Alex Lebarbier Realaren bigarren taldeko jokalaria da.Reala Lehen taldeari begira, jokalari gazteak berritzen ari da Reala. Horrela, Alex Lebarbier erdilari frantziarraren kontratua 2027ra arte luzatu dute txuri-urdinek. Realaren bigarren taldean denboraldi ona egiten ari da Sergio Franciscoren aginduetara.
Lebarbierrek oraindik ez du aukerarik izan lehen taldearen dinamikan sartzeko, baina aurrera begira, Imanol Alguacilek lekua egin diezaioke entrenamenduetan eta deialdietan.


