'Los Aitas' filma Malagako zinemaldian estreinatuko du Borja Kobeagak
Zuzendari donostiarraren lan berria martxoaren 21ean iritsiko da zinema areto komertzialetara.

Izenburu xelebrea du Borja Kobeaga zinema zuzendari donostiarraren film berriak: Los Aitas. Datorren asteartean, hilaren 18an, estreinatuko du Malagako zinemaldiko sail ofizialean, lehiaz kanpo. 1980ko hamarkadaren bukaeran Bilbon girotutako road movie bat da. Berlingo gimnasia erritmikoko txapelketa batera doazen guraso talde baten eta haien alaben istorioa kontatzen du.
Aktore talde esanguratsua du filmak: Quim Gutierrez, Juan Diego Botto, Ramon Barea, Iñaki Ardanaz, Mikel Losada eta Laura Weissmahr. Haur eta gazteei dagokienez, Sofia Otero, Irati Goitia, Mara Garces, Vera Lopez , Irati Garcia eta Aitor Sanz dira aktoreak.
Pelikula Inicia Films, BTeam Prods eta Sayaka Producciones ekoiztetxeen artean ekoiztu dute. Malagan estreinatu ondoren, martxoaren 21ean iritsiko da filma zinema areto komertzialetara.