Rafael Berrioren 'Utopia' kanta argitaratu gabea sareratu dute

2020ko martxoaren 31n zendu zen Rafael Berrio musikari donostiarra. Laster bost urte beteko dira zendu zenetik, eta haren ekarpenak zein utzitako arrastoak bizirik dirau. Joserra Senperena musikari eta lagunak sare sozialetan aurreratu zuenez, martxoaren 28an No es para menos disko bikoitza argitaratuko du Warner Music diskoetxeak. Gaur, diskoan egongo den bigarren aurrerapen kanta zabaldu dute sareetan.
Utopia da kantaren izena, eta, azaldu dutenez, abesti hau gitarra eta ahotsez egindako etxeko grabazio bat da, eta letrak “gaztelerazko letragile inspiratuenetako” baten nortasun ezaugarriak mantentzen ditu.
Berriok argitaratu gabeko abestiak bildu dituzte lan honetan, eta garai desberdinetakoak dira. Cheli Lanzagortak eta Senperenak berak ekoiztu dute disko bikoitza. Edizio berezi bat izango da, kutxa formatuan kaleratuko dutena. Kantez gain, 48 orriko liburuxka bat, letrak, kredituak eta Iñaki Berrioren zein Ricardo Aldarondoren testuak izango ditu