Adingabe bati arma zuriz eraso egin diote Donostian

Ostegun arratsaldean (hilak 13), adin txikiko mutil bati arma zuriz eraso egin zioten Egia auzoan, epaitegietatik gertu. Biktima Donostia Ospitalera eraman zuten anbulantzian, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Ertzaintzak argitaratutako informazioaren arabera, SOS Deiak zerbitzuaren 112 larrialdietarako telefonoan dei bat jaso zuten 16:00ak aldera, mutil adingabe bati arma zuriren batekin eraso egin ziotela adieraziz: “Lehen informazioen arabera, zauriak ditu besoan eta bizkarrean”.
EFE albiste agentziak erasoaren biktima ezagutzen duen pertsona baten lekukotza jaso du, eta, informazio horren arabera, gazteak Presentacion de Maria ikastetxetik ateratzen ari zenean jasan zuen erasoa. Era berean, albiste agentziaren informazioaren arabera, erasotzaileak ez ziren eskola horrelako ikasleak.