Kaiko 7. eta 8. atarietako bizilagunek hogei urte daramatzate erakundeek euren "infraetxeei" irtenbide bat emateko zain. EH Bilduk udal gobernua interpelatuko du astelehenean, gaiari buruz eztabaidatzeko.
Txuri-urdinak Europa ligatik at geratu dira, penaltien final-zortzirenetako itzulerakoan burua galdu ondoren.
Eneko Goia alkateak goraipatu egin du: "Azken urteotan zientzia eta ezagutzaren arloko nazioarteko erreferente izateko hiriak egin duen apustuari bultzada ematen dio".
Biziberritu egin da Euskal Herrian Euskaraz plataforma eta, besteak beste, independentista gisa deklaratu du bere burua, ofizialki. Duela gutxi sortu da, baita ere, Donostiako EHEren taldea, eta Igor Lozano Lazkano eta Ilhun Gil de San Vicente kideekin elkartu gara.
Infernuan etxebizitzak eraikiko dituzte, aurki. Horretarako, noski, aspalditik abandonatuta dagoen auzunea eraitsi behar dute. Eraisketa horretan ezabatuko da, behin betiko, hiriaren historiako puntu beltz eta ezezagunenetako bat: Zapatari kartzela.
Donostiako eskubaloi taldea egungo txapelduna da, eta Granollersen jokatuko dute azken fasea, gaurtik hasita.
Euskararen egoeraren eta euskararen aldeko borrokaren inguruan hitz egiterakoan, tamalez, ezinbestekoa da euskararen aurkako oldarraldi judizialaz aritzea. Horri aurre egiteko, egunerokoan erabakiak hartu behar direla aldarrikatu dute EHEko kideek.
Euskararen aldeko konpromiso argia duen komertzioa da Bulebarreko Mahala Geuria, eta bere egunerokoan erakusten du hori. Ildo horretatik, IRUTXULOKO HITZA babestea erabaki du baserriko produktuen dendak.