Indabe taldearen single berria: 'Kristalezko hiria'

Antiguako Indabe taldeak bere hurrengo diskoa izango denaren azkenengo aurrerapen kantua argitaratu berri du: Kristalezko hiria. “Superfizialak diren erlazioak eta tokiak” izan dituzte mintzagai, eta azaldu dutenez, “Kontxatik bizikletan hainbestetan egindako bidean hartu zuen forma abestiak”.
Indabekoek, “haustear dagoen” hiri honetan, “oraindik itxaropena piztuta mantentzen duten txokoak” badirela aldarrikatu dute, eta horretarako, kaiko irudiekin osatutako bideoa sareratu dute.
Martxoaren 21ean, ostirala, taldearen lehenengo estudioko albuma argitaratuko dute, Ez banaiz izenpean. Zazpi kanta izango ditu eta urtebete inguru daramate diskoa egiteko prozesuan.