Txomiñeneko anbulatorioa eraikitzeko lanak «laster» hasiko dira

Donostiako Udalak Osakidetzari lizentzia eman dio Txomiñeneko anbulatorioa eraikitzeko. Arteleku plazan jarriko dute, duela urtebete pasa eraiki zuten saskibaloi kantxaren tokian —G.0003 lursailean—. Lanak “laster” abiatuko direla aurreratu du Eneko Goia alkateak.
Zentroaren azalera erabilgarria 3.300 metro koadrokoa izango da gutxi gorabehera. Gaur gaurkoz aurreikusten den eraikinak sei solairu izango ditu —sotoa, beheko solairua, lehen solairua, bigarrena, hirugarrena eta estalkia—, eta 8,5 milioi euroko aurrekontua, gutxi gorabehera.
Anbulatorioaren helburua Txomiñenea, Martutene eta Loiolako bizilagunei zerbitzua eskaintzeko diseinatuta dago. Gaur egun, Osakidetzak 7.567 pertsona hartzen ditu hiru auzo horietan. Behin osasun zentro berria eraikita, 16.410 pazienteri zerbitzua eman ahal izatea espero da, izan ere, datozen urteetan.